Bertso bazkaria izango da hilaren 25ean Azkoitiko Joseba jatetxean
Maialen Lujanbio eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta izena 16ra arte eman daiteke "bikotea edo laukotea osatuta"
- Azkoitian, Azpeitian, Errezilen eta Zestoan egindako bertso saioek izandako arrakastaren ondoren, Erniarraitz bertsozale elkarteak ezohiko bertso bazkari batekin emango dio jarraipena joan den urteko azaroan martxan jarri zuen Bertso Urtia egitasmoari. Bertso bazkaria hilaren 25ean egingo da (14.00etan) Azkoitiko Joseba jatetxean, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolarien partaidetzarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioa "aspaldi ikusi gabeko formatuan" egingo da eta bertaratzeko interesa duten zaletuek apirilaren 16a baino lehen eman behar dute izena, erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita. Bertso bazkariaren prezioa 30 eurokoa da eta pandemiak eragindako egoeraren aurrean ezarritako osasun neurriak betetzeko, izen-ematea "bikotea edo laukotea osatuta" egin beharko da.
Bertsozale elkartearentzat ardura handia da otordu bueltako saio bat antolatzea eta horregatik osasun neurri guztiak zorrotz zainduko direla aurreratu du. Mahaiak "ostalari-tzako araudiaren arabera" antolatuko dira eta bertaratzen direnek "arduraz" jokatu beharko dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”