Síguenos en redes sociales:

Pandemia eteteko kanpaina gaur ailegatuko da Azpeitira

Gipuzkoako Ostalaritza elkarteko dinamizatzaile talde bat herrian izango da, biztanleria sentsibilizatzeko

- Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko lurraldeetako ostalaritza elkarteek "covid-19ak eragindako pandemia eteteko neurri egokiak sustatzeko helburuarekin" elkarlanean antolatu duten sentsibilizazio kanpaina gaur helduko da Azpeitira.

Kanpainaren xedea "herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da, pandemia eteteko hartu beharreko neurriak modu egokian betetzeko". Ekimena aurrera eramateko Gipuzkoako ostalari-tza elkarteko dinamizatzaile talde batek herria bisitatuko du, indarrean dauden neurriei buruzko informazioa emateko. Era berean musukoak banatuko dituzte.