Síguenos en redes sociales:

Leioa Kantika abesbatza izango da bihar Beasainen

- Beasaingo Udalak antolatutako Igartza Musika Zikloaren barnean, larunbat honetan, Leioa Kantika abesbatzaren kontzertua izango da. Kasu honetan, saioa Andre Mari Zeruratuaren parrokian eskainiko da, 19.00etan hasita, eta Basilio Astulez zuzendariaren gidaritzapean. Egungo egoera kontuan izanda edukiera mugatua izango du kontzertuak, baina dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude.