Aste Santurako hezitzaileak kontratatu behar ditu Azpeitiak
Udalak haur, nerabe eta gaztetxoekin aritzeko begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du
- Azpeitiko Udalak Aste Santuko oporraldirako antolatutako ekintzetan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak behar ditu.
Ekintzak martxoaren 29, 30 eta 31n izango dira (goizez) eta begirale lan horiek egiteko interesa duten guztiek gib@azpeitia.eus helbide elektronikora bidal ditzakete curriculumak "datorren igandera bitartean".
Hezitzaileak aukeratzerakoan "begirale titulua, EGA eta Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea" baloratuko da. Era berean, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiagorako 943 157 160 telefono zenbakira deitu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Se denuncia una desaparición. ¿Cómo trabaja la Guardia Municipal de Donostia?
-
Se invertirán 1,4 millones en la reforma de la cubierta del velódromo de Donostia
-
Detenidos dos jóvenes tras ser sorprendidos forzando la puerta de una vivienda para robar
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia