Síguenos en redes sociales:

Yolanda Larreategi , Xabier Lizardi sarien garaile

Yolanda Larreategi , Xabier Lizardi sarien garaile

Markina-Xemeingo (Bizkaia) Yolanda Larreategik irabazi du aurtengo Xabier Lizardi sariketa. 33 lan aurkeztu dira guztira edizio honetan eta Kati Olaizolak, Alex Gurrutxagak, Yolanda Arrietak eta Idoia Garzesek osatutako epaimahaiak Larreategirena gailendu dela azaldu du. Ur eta Lur izenburua jarri dio idatziari artistak eta “irakurlea konplize egiten” duela aurreratu dute obra irakurtzeko aukera izan dutenekUr eta Lur. Horrez gain protagonistak “hainbat gai azaleratzen” ditu. Estiloari dagokionez, berriz, “orekatua da narrazioaren eta elkarrizketaren arteko konbinazioa, eta bada kontaketari are kolore gehiago ematen dion elementurik ere -abestitxo bat eta postal bat-. Aipagarria da, halaber, ipuinari etengabe darion umore fina”, azaldu dute. Horregatik guztiagatik, “oso egokia” da zortzi bat urtetik gorako irakurleentzat.

Larreategik ibilbide fina du literaturaren munduan. Hainbat ekarpen egindakoa da, eta aurrez sariak eskuratutakoa. Peru Abarka saria, esaterako, bi aldiz irabazi du. Lehenengoa, 2006an, Zaharrak berri, euriak obrarekin eta bigarrena, berriz, pasa den urtean, Bi txantxangorri haritz adarrean izenburua duen pasartearekin.

Sari-banaketa, datorren hilaren 18an ospatuko da, Modelo aretoan, 11.30etik aurrera. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, Xabier Lizardi jaio zeneko 125. urteurrena izango baita. Horregatik, Lizardi jaio zen egun berean ospatuko dute hitzordua.

eraberritua

Oinarrian haur eta gazteentzako saria izan arren, pasa den urtean hainbat aldaketa egin behar izan zituzten lehiaketan. Izan ere, irabazlerik gabe geratu zen kultur ekimena. Hori berriz gerta ez zedin, hainbat proposamen egin zituzten eta beharrezkotzat jo zuten haur literatura eta gazte literatura modalitateak bereiztea. “Azken urteetan adin tarte oso zabalari zuzenduriko lanak aurkeztu izan dira, eta haur eta gazte literaturaren espezifikotasun zenbait lausotuak geratu”, azaldu zuten orduan. Gauzak horrela, aurtengoa, haur literatura saria izan da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendua.