Legazpiko haurrek zuhaitz bat landatu dute joan direnak oroitzeko
Intxaurrondoa Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitu diete eta Santikutz egoitzako lorategian landatu dute
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizunak Amaren intxaurrak du izenburua eta doluari buruzkoa da. Pailazoek Legazpin aurkezten dituzte beraien ikuskizunak eta azken hau azaroaren 25ean aurkeztu zuten. Ekitaldi hartan intxaurrondo bat oparitu zioten Legazpiko herriari eta Udalari landatzea proposatu zioten. Atzo landatu zuten, Santikutz egoitzako lorategian. Bertan, herritarrek joan zaizkien senitarteko eta lagunak oroitzeko eta beraiekin bizi izandako uneak gogoratzeko toki bat izango dute.
Pailazoen ikuskizunean parte hartu zuten haurrek erabaki dute zuhaitza non landatu. Udalak lau toki proposatu dizkie eta Santikutz egoitzako lorategia aukeratu dute.
Aukeraketan Domingo Agirre ikastetxeko Haur Hezkuntza 4 eta 5eko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek eta Haztegi ikastolako Haur Hezkuntza 4 eta 5eko eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek parte hartu dute. Bozketan parte hartu duten haurren artean Amaren intxaurrak ikuskizunaren ipuinaren eta diskoaren lau ale zozkatu dira. Irabazleak Edem Abdesalam, Olaia Moro, Nadia Carro eta Elisa Curac izan dira. Haur hauek landatu zuten zuhaitza, Itziar Exezarreta Domingo Agirre eskolako zuzendariarekin, Sagrario Etxabe Haztegi ikastolako zuzendariarekin eta Koldobike Olabide alkatearekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria Ribera de Irun celebra este sábado su octava edición a orillas del río Bidasoa
-
Astigarraga propone una reflexión en torno a los cuidados
-
Amarians debuta este sábado: el torneo de Arrasate que celebra el rugby femenino a partir de los 35
-
Zarautz organiza un acto en memoria de Jon Paredes 'Txiki'