- Lemniskata Zientzia elkarteak antolatutako Made in Goierri zikloaren laugarren hi-tzaldia egingo da ostiral honetan, 19.00etan, Beasaingo Igar-tza Jauregian. Bertan, Gotzon Garmendia beasaindarrak Kapitalismoaren sorrera: lehenengo euskal multinazionala. Martin Lopez de Isasi, 1525-1597 izeneko hitzaldia eskainiko du. Ohiko moduan, doakoa izango da eta segurtasun neurriak beteko dira. Gainera, udazkenera bitartean Lemniskatak antolatutako azken hitzaldia izango da ostiral honetakoa.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
