Ostalariek ez dituzte ordaindu beharko zabor eta terraza tasak
Anoetako Udalak eta ostalariek hil hasieran egin zuten bileran iritsi ziren murrizketaren akordiora
- Herriko ostalariak zabor eta terraza tasak ordain-tzetik salbuetsi ditu Udalak. Anoetako Udalak eta ostalariek otsaila hasieran egin zuten bilera eta bertan iritsi ziren tasen murrizketaren akordiora.
Covid-19agatik sortutako egoerak zuzenean eragin die tabernariei ere. Anoetako Udalak ez du eskumenik hainbat alorretan, baina berak kudeatzen dituen zergei dagokienez, hainbat neurri hartu ditu ostalariek jasan duten kaltea ahalik eta gehien arintzea helburu, tartean, zenbait tasa ordaintzeaz salbuestea.
Udalak eta ostalariek hil hasieran egin zuten bilera eta bertan iritsi ziren tasen murrizketaren akordiora. Pello Estanga alkatearen iritziz, egoera hau gaindituko badugu, beharrezkoa da gertuko komunitatea indartzea: "Ostalaritza osasuntsu batek herria bizirik mantentzea dakar. Covid-19a mehatxu bat da guztion osasunarentzat, baina garrantzitsua da herri-bizitza zaintzea ere".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”
-
Buruntzaldea nada tiene que envidiar a Madrid en la celebración de San Isidro
-
Lezo impulsa la dramaturgia vasca de jóvenes autores
-
El IV Encuentro de Gigantes de Elgoibar se celebrará a cubierto ante la amenaza de tormentas