Iratzarri elkartearen dantza ikastaroa
Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta martxoko astelehen eta asteazkenetan izango da
- Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak Ilargiarekin Dan-tzan ikastaroa antolatu du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago, beraien gorputzak hobeto ezagutzeko eta dibertitzeko.
Ikastaroa Sandra Musk-ek emango du. Saioek ordu beteko iraupena izango dute eta martxoaren 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an izango dira. Bi talde egongo dira. Lehenengo taldekoen saioak 10.30ean hasiko dira. Bigarren taldekoak astelehenetan 19.30ean joango dira eta asteazkenetan 19.15ean. Ikastaroa doakoa eta talde bakoitzean bost lagunek parte hartuko dute, gehienez.
Izena emateko Iratzarriren egoi-tzara jo behar da: hilaren 17an edo 24an, 16.30etik 18.00etara. Posta elektronikoz ere eman daiteke izena. Horretarako, iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ezezagunok: 18 años derribando barreras
-
Adiós al viejo Iturripe: Arrasate derribará el actual edificio y los frontones para construir un nuevo polideportivo
-
Zarautz inicia un diagnóstico LGTBI+ para conocer la realidad del colectivo en la villa
-
El PNV refuerza su compromiso de “responder a la desinformación” y “proteger la verdad"