Aritzbataldeko haur igeriketako izen-ematea zabalik da
Igandera arte izango da aukera eta zozketako emaitzak, astelehenean publikatuko dituzte
- Zabalik da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian bigarren hiruhilekoari dagokion haur igeriketan izena emateko epea, ondoko mailetan: karramarro, olagarro, igela eta marrazo. Hauez gain, Gazte Igeriketa ikastaroan izena emateko aukera ere badago.
Izen-emate epea igandera arte luzatuko da eta zozketa, datorren astelehenean egingo da. Emai-tzak egun horretan argitaratuko dituzte udal webgunean.
Plaza librerik balego, lehenengo hiruhilekoan igeriketa ikastaroan egon diren haurrei aukera emango zaie.
Dena ondo bidean, otsailaren 22ko astean hasiko dira ikastaroak eta maiatzaren 21era arte iraungo dute. Prezioei dagokionez, abonatuek 46,63 euro ordainduko dute hiruhilekoa eta ez abonatuek 79,83 euro. Informazio gehiago behar izanez gero, 943 00 51 23 telefonora deitu daiteke edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Andoain deberá devolver la mitad de la subvención para el estudio de la N-I
-
Oñati ejecutará ocho proyectos elegidos por la ciudadanía
-
Los carnavales de Trintxerpe cerrarán Euskadi Etorbidea el fin de semana
-
Zaporeak y Salvamento Marítimo Humanitario acercarán su labor solidaria a la ciudadanía en el Pasaia Itsas Festibala