Orio | Hondatutako bizikletak bide publikotik kentzen hasi dira
Zigiluak jartzen hasi dira eta inork erreklamatzen ez baditu, zazpi egunetara kentzen hastea da Udalaren asmoa
- Zarautzen ereduari jarraituz, Orio bizikletak bide publikotik erretiratzen hasi da kaleak txukundu eta bizikletalekuetan tokiak libratzeko.“Bizikletaleku batzuk beteta izaten dira sarri eta, askotan, dagoeneko erabiltzen ez diren bizikleta hondatuak daude bertan amarratuta, tokia okupatzen”, azaldu dute Udaletik. Ohitura horrekin hausteko, udaltzaingoak zigilu bat jarri zien pasa den astean hainbat bizikletei eta, inork ez baditu erreklamatzen, ondorengo zazpi egunetan, “hondakin gisa” tratatu eta kendu egingo dituzte bertatik.
Bestalde, Udalak dei egiten die herritarrei bizikletak horretarako prestatuta dauden tokietan uzteko eta ez hortik kanpo (faroletan, barandetan, altzari urbanoetan…). Halaber, beharrezkotzat jotzen bada, bizikletaleku gehiago jarri daitezkeela adierazi dute. Zentzu honetan, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko prest daude. Bizikletaleku gehiago behar direla uste dutenek, beraz, Udalera jo dezake, non eta zenbat behar diren adieraziz. Ondoren, Udalak aztertu egingo ditu proposamen guztiak eta hartuko ditu behar diren neurriak “erantzun egokia emateko”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El tomate ecológico, protagonista del mercado extraordinario de Beasain este sábado
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
Junio ha sido en Legazpi el más caluroso desde 1976 y el más seco desde 2005