Euskarazko irakurketa kluba martxan jarriko da
Otsailaren 9an hasiko dira saioak eta aurten ere komikia landuko da Ainara Azpiazu ‘Axpi’-rekin
- Euskarazko irakurketa kluba datorren astean, otsailaren 9an, jarriko da berriz martxan. Guztira lau saio egingo dituzte eta aurten ere komikia landuko da, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin.
Saio guztiak asteartetan izango dira, 18.00etan, eta honako komikien inguruan: Tupust otsailaren 9an, Antzara eguna martxoaren 16an, Emakume guztiok apirilaren 13an, eta Basolatik berri onik ez maiatzaren 11n.
Urrian martxan jarritako gaztelaniazko irakurketa klubak otsailetik aurrera jarraipena izango du, maia-tzera arte. Saioak astearteetan izango dira, 18.00etan eta lehenengo saioa otsailaren 23an izango da Mi planta de naranja lima landuko dute Monica Leivarekin.
Euskarazko zein gaztelaniazko saioetan parte hartzeko liburutegian eman behar da izena, edo 943 697 462 telefonora deituta.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”