Legorretako trenbide gainetik, kamioirik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenean hasiko ditu hiru hilabete iraungo duten obrak
- Bihartik hasita, aldaketak izango dira Goierriko errepideetan, egin behar diren hobekuntza lanak direla eta. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Legorretan, GI-2131 errepidean (N-I zaharra), trenbidearen gaineko zubia konpontzeko lanak hasiko dira. Obra horien ondorioz, merkantziak garraia-tzeko ibilgailuek debekatuta izango dute bertatik igarotzea, beraz, ezingo dute Legorretako trenbidearen gaineko errepidetik zirkulatu.
Lan hauek buru-tzeko hiru hilabeteko epea beharko dela aurreikusten da, eta kamioientzako neurri murriztatzailea denbora horretan egongo da indarrean. Lanek iraun bitartean, beraz, Legorretako eta Itsasondoko herrigunerako sarbidea N-I eta GI-2131 errepideen arteko lotunetik egingo da, Ordiziatik aurrera jarraituz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los urretxuarras que han impulsado la sokamutarra y el Ayuntamiento responden al grupo que ha convocado una concentración contra dicho acto
-
La Emakumeen Etxea de Zarautz arranca el trimestre
-
Txapelas y aceitunas voladoras en las fiestas del barrio Arriaga de Elgoibar
-
Txapela y oro para La Leze en el concurso de quesos Idiazabal de Ordizia