Trintxerrek egutegia COVID-19ra egokitu du
Mendi taldeak hilabetero txango bat proposatuko du norberak bere kabuz edo lagunekin egiteko
- Pasaiako Trintxer mendi taldeak aurtengo egutegia aurkeztu du. COVID-19ra egokitzeko xedearekin, bere bazkideei mendi irteerak edo txangoak proposatzen dizkie. Guztira hamaika txango dira, hilabete bakoitzean bat egiteko.
Ekimen honetako partaideek irteera bakoitzean bi argazki bidali behar dituzte: bat taldekoa, gehienez sei lagunekoa, Trintxer mendi taldeko kamisetarekin eta bestea inguruko paisaiarena. Bi argazki hauek trintxermenditaldea@gmail.com bidali behar dira.
2021eko urtean zehar hamaika txango egiten duenari saritxo bat emango diote.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones