Síguenos en redes sociales:

Xenpelar Etxean AHTaren inguruko erakusketa dago

- Astigarraga eta Lezo lotuko dituen merkantzietako AHTaren linearen gaineko erakusketa antolatu du Oarsoaldeko herritar talde batek. Estatuko hegoaldea eta Europa lotuko dituen Abiadura Handiko sarearen zati bat da. Erakusketa Errenteriako Xenpelar Etxean ikus daiteke hilaren 30era bitartean, astelehenetik larunbatera, 17.00etatik 20.00etara. Erakusketaren bidez, azpiegiturak izango dituen ondorioak eta suposatuko duen diru xahuketa salatu nahi dute.