‘1620 Loraldia’ erakusketa gaur ailegatuko da Azkoitira
Nafarroako Erresumaren azken garaia laburbiltzen duen erakusketa igandera arte izango da Torrezurin
- Nabarralde Fundazioak eta Iriaun elkarteak antolatuta, Nafarroaren Errenazimentuaren inguruko 1620 Loraldia erakusketa ikusteko aukera izango da gaurtik igandera bitartean Azkoitiko Torrezuri aretoan.
Gaurkoan erakusteta 17.00etatik 19.00etara bitartean bisitatu ahalko da, bihar 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta igandean 11.00etatik 13.00etara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 1620 Loraldia-Nafarroako Errenazimentua izeneko erakusketan hainbat panel ikusteko parada izango da eta haien bitartez “Nafarroa Erresumaren azken garaia laburbiltzen da”. Hortaz, “nahiz eta lurralde aldetik ia erabat murriztua egon, 1512ko azken konkistaren ondoren, kulturalki loraldi bat izan zuen”.
2020an 400 urte bete ziren Luis erregeak Nafarroako Erresuma Frantziakora txertatzea erabaki zuenetik, bere subiranotasunarekin bukatuz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia