Egape dantza taldeak bihar bi emanaldi eskainiko ditu
Urnietako Sarobe antzokian 'Egun garelako' eta 'Almanakea' ikusteko aukera egongo da
- Urnietako Udalak atzo jakitera eman zuenez, bihar Egape dantza taldeak bi ikuskizun eskainiko ditu Sarobe arte eszenikoen gunean. Oraingo honetan, taldeko dantzari gazteak arituko dira dantzan.
Honenbestez, 18.00etan Egun garelako eskainiko dute eta 19.30ean Almanakea taularatuko dute.
Ikuskizun bakoitzerako sarrerak hiru euro balio ditu eta Sarobeko bulegoetan eskura daitezke. Bihar bertan ere salgai izango dira ikuskizun bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.
Gainera, igandean, Saroben ere haurrentzako Kontukantari 2Mendian ibiltari ikuskizuna eskainiko dute 18.00etatik aurrera. Sarrerek ere hiru euro balio dute.
Kontukantarik betiko euskal kantak eskaintzen ditu erritmo ezberdinetara eramanez, txikiek ikas eta nagusiek ahaz ez ditzaten. Mendi tontor gainera igo behar dugu eta Aldapeko sagarraren kantak ez dira faltako.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Guía del Pintxo de Donostia quiere incorporar las sugerencias ciudadanas
-
Satisfacción por las ayudas a los viajes a las universidades de Bizkaia
-
Orio cita a las familias para reflexionar sobre cuidados
-
Sindicatos destacan el "seguimiento total" de la cuarta jornada de huelga de Aspace de Gipuzkoa