Ardantzabideko bizilagunek ez dute TAOaren tasa ordainduko
Eremua urte osoan araututa egon beharrean, udako aldian soilik arautzea plantzeatzen da
- Ardantzabideko eremua urte osoko TAO eremutik kanpo egotea aurreikusten du Zumaiako Udalak. Hau da, eremua urte osoan araututa egon beharrean, udako aldian soilik arautzea planteatzen da. Hori horrela izanik, eremu horretako egoiliarrei ez zaie urte osoari dagokion tasa kobratuko. Helbideratu gabe dutenek ere ez dute ordainketa egin beharko. Eremu horretako bizilagunek udako aldirako txartela eskuratzeko gainontzeko herritarren prozedura berdina jarraitu beharko dute.
Neurri hau TAO sistema berpentsatzeko prozesuaren baitan dago. Udal Gobernuak Zumaiako TAO sisteman “hutsune ba-tzuk” identifikatu zituen, eta sistema “ahalik eta sinpleena eta erosoena izan dadin” herritarrekin batera aztertzen ari da. Hala, lehen fasean inkesta bat sortu zuten herritarren balorazioa jasotzeko.
Prozesu honekin, gainera, Zumaiako Udalaren partaidetzarako webgune berria estreinatu zen.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones