Igeriketa ikastaroan izena emateko azken egunak dira
Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak bigarren hiruilekorako haurren izen-ematea zabaldu du
- COVID-19aren prebentziorako Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriek, 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen jarduera fisikoa debekatzen dutela eta, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian sei urte azpiko haurrek bakarrik izan dute aukera haur igeriketa ikastaroekin jarrai-tzeko; zehazki, Dortoka mailan.
Lehen hiruhilekoa amaitu dute Dortoka mailako haurrek eta orain, bigarren hiruhilerako izen emate epea zabaldu dute. Parte hartu nahi duenak, bihar arte izango du izena emateko aukera.
Aukeraketa, zozketa bidez izango da, ohi bezala, eta emai-tzak astelehenean argitara emango dira Udal webgunean eta kiroldegiko panelean. Plaza librerik balego, asteartetik aurrera bigarren izen-ematea zabalduko da.
Interesa duenak Aritzbataldeko harrerara jo dezake, 943 005 123 telefonora deitu edo kirola@zarautz.eus posta elektronikora mezu bat bidali.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Andoain deberá devolver la mitad de la subvención para el estudio de la N-I
-
Oñati ejecutará ocho proyectos elegidos por la ciudadanía
-
Los carnavales de Trintxerpe cerrarán Euskadi Etorbidea el fin de semana
-
Zaporeak y Salvamento Marítimo Humanitario acercarán su labor solidaria a la ciudadanía en el Pasaia Itsas Festibala