Azpeitiko Sarek hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako
Hilaren 24an ekitaldia izango da plazan, 30ean hitzaldi bat eta urtarrilaren 9an manifestazioa
- Azpeitiko Sarek euskal presoen eta hauen senideen eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako.
Egitarauari hasiera emateko ekitaldia egongo da hilaren 24an (19.00etan) Plaza Nagusian.
Hilaren 30ean, berriz, Miren Ilarreta eta Onintza Ostolaza abokatuek Josu Urbieta eta Gotzon Aranburu preso azpeitiarren egoera azaltzeko hitzaldia eskainiko dute (18.30ean) Sanagustin kulturgunean.
Amaitzeko, "bakea, konponbidea eta bizikidetza aldarrikatzeko" manifestazioa izango da urtarrilaren 9an herrigunean (17.30ean hasiko da, Plaza Nagusitik).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”