- Ostiral honetan amaituko da Lazkaoko herri bara-tzeetako partzela baten aldi baterako esleiduna izateko aukera. Eskaerak Udaletxean entregatu daitezke, eta webgune bidez ere bete daiteke inprimakia. Guztira, 50 metro koadroko 35 bara-tzeren esleipena zozkatuko da. Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta, eta denek dute ur hornidura, eta bertan lan egin ahal izateko tresna handiak gordetzeko espazioa. Beharrezkoa izango da udalerrian erroldatuta egotea, fisikoki halako lanak egoteko gai izatea eta beste herri baratze publiko baten erabiltzailea ez izatea.