Banda zabala landa eremuan ezartzea eskatu dute
Usurbilgo EAJk Udalari Foru Aldundiko ekimena gauzatzeko bitartekariak jartzeko eskatu dio
- Usurbilgo EAJ udal taldeak landa eremuan banda zabala bermatzea eskatu dio udal gobernuari erregistroan aurkeztutako idatzi baten bidez.
Josune Urkola bozeramaile jeltzaleak jakinarazi duenez, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak telekomunikazioetarako banda zabala lurraldeko landa eremuko txoko guztietara zabaltzeko konpromisua hartua du.
Horregatik EAJk Usurbilgo Udalari eskatu dio bat egin dezala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ekimen hau Usurbilgo landa eremuetan gauzatzeko dagozkion bitartekoak jarriaz.
Horren baitan, Udalak bere gain hartu beharko du udalerriko landa eremuetako etxebizi-tza eta biztanleen eguneratutako azterketa bat egitea.
Banda zabala izateko, ordea, urtero zuritze prozesua egin eta aitorpena eskatu behar da, beraz identifikazioa burutzeko konpromisoa ere eskatu da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia