30 plaka fotovoltaiko ezarri dira Alegian
Kultur etxea hornitu eta sare elektrikora energia isuriz onura ekonomikoa ekarriko dio instalazioak
- Hainbat proiektu gauza-tzen ari dira Alegian aurrezpen eta efizientzia energetikoa hobetzeko bidean. Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxean egin den instalazio fotovoltaikoa izan da azkena.
Haurreskola eta gimnasio gaineko teilatuan 30 plaka fotovoltaiko instalatu dira, 13,35 kWpko potentziarekin eta urtean 14.000 kWh inguru argi indar sortzeko ahalmenarekin. Kalkuluen arabera, sortutako energiaren %70 inguru momentuan bertan eraikinean erabiliko da eta gainontzeko %30a, soberakin modura sare elektrikora isuriko da. Eraikinaren kon-tsumo elektrikoa %25 inguru jaitsiko da eta horrek urtean 1.300 euroko aurrezpena eragingo du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Beasain se convierte en ventana al océano con el 'CIMASUB Tour'
-
Irun lanza bonos de aparcamiento con precios reducidos en tres parkings del centro
-
Isabel Martín, 100 años, ocho hijos y un viaje de Extremadura a Azkoitia hacia un futuro mejor a principios de los 60
-
El Ayuntamiento de Irun amplia los tramos del sistema de pago por capacidad económica