Sagardoetxeak pinua sagar eta kandelekin apainduko du
Asteartera arte, ohiturak berreskuratzeko ekintza honetan doan parte har dezakete herritarrek
- Abenduko zubian, azkeneko urteetan bezala, gabonetako ohitura zaharrak berreskuratzen ari dira Astigarragako Sagardoetxean. Herritarrek gabonetako pinua antzinan bezala sagar eta kandelekin apaindu, beren urte berrirako desioak zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute, gabon giroan murgilduz.
Ekintza hau doakoa da. Sagardoetxea gaur eta asteartean, festa egunak izanik, goizez bakarrik zabalik egongo da, 11.00etatik 13.30era. Bihar, aldiz, ordutegia zabalagoa izango da, 11.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara parte har daiteke ekintzan.
Pinuak sagar (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzeko jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka.
Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia