'Berrabiarazi' ekimena martxan da Urola Kostan
Pandemiak eskualdean izandako eragina leuntzeko eta ekonomia eta enplegua berpizteko sortu dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko hainbat eragilerekin lankidetzan, pandemiaren eragina leuntzeko eta ekonomia zein enplegua berpizteko Berrabiarazi ekimena sortu du. Urola Kostan, Udal Elkarteak egingo du bitartekaritza lana. Hala, eskualdeko enpresa eta eragile ekonomikoentzat auto-hausnarketarako bi tresna eskuragarri jarri dituzte: Berrabiarazi: Abiapuntua eta Berrabiarazi: Etorkizuna. Lehenengoaren bidez, funtsezkoak diren jarduerak identifikatu eta epe laburrean dituzten erronkei buruzko hausnarketan laguntzen dute. Bigarren tresnaren helburua, berriz, enpresei epe ertainean funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea da, funtsean, enpresaren egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken kontzientzia hartzeko.
Udal Elkarteko informazio zerbi-tzura harpidetutako enpresa eta autonomoekin zuzenean jarriko dira harremanetan. Edozein kasutan, aipatu tresnak erabiltzeko interesa duen edonork har dezake hi-tzordua. Kontakturako, 943 890 808 telefonora deitu daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“La justicia en Gipuzkoa está tensionada por el incremento de asuntos y su complejidad”
-
“El uso del euskera no arranca en la Administración de Justicia, hay que fomentar el amor a la lengua”
-
El ciclo Udaberriko Musikaldia de Azkoitia vibró con la música de Andreas Prittwitz
-
Rescatan a 24 pasajeros de un Cercanías en Oiartzun