- nahiz eta astebete atzeratu den ekimenaren hasiera, Ordiziako Barroko Aire musika jaialdian bilduko dira puntako musikariak kontzertuak herriko parrokian kontzertauk eskaintzeko. Kontzertu guztiak arratsaldeko 18.30ean hasiko dira.

Hala, igande honetan estreinatuko dute XXXV. edizioa Musbika Ensemble taldearekin. Azaroaren 15ean Lau sasuak taldeak Vivaldiren Lau urtaroak joko du, azaroaren 22an Vocalia eta Conductus Ensembleren txanda izango da eta Le muse veneziane eskainiko dute. Azaroaren 29an, berriz, Thomas Ospital (organoa) eta Lucas Lipery-Meyer (tronpeta) osatutako bikoteak emanaldia egingo du, eta amaiera abenduaren 6an emango zaio zikloari; bertan, Euskadi Brass proiektu kulturala emango da ezagutzera.

Nahiz eta puntako artistak gerturatuko diren Ordiziara, kontzertu guztiak doakoak izango dira. Hala ere, gonbidapena beharko da eta horiek Barrena kultur etxean lortu ahalko dira. Bi aukera daude: batetik, kultur etxera gerturatu eta sarrerak eskatzea, eta bestetik telefonoz deituta lortzea. Bigarren aukera nahiago dutenek 943 805 630 telefonora deitu beharko dute.

COVID-19a dela eta, parrokiaren edukiera moldatuta egongo da indarrean dauden neurrietara, eta ikusleek zein artistek momentuoro mantendu eta errespetatuko dituzte segurtasun neurriak.

Igande honetan Antonio Gaztañetaren bidaia izeneko ikuskizuna aurkeztuko da parrokian. Kontzertuaren programari erreparatuz, Josu Camara aktorea marinel paperean arituko da eta Antonio Gaztañeta mutrikuarraren gora-beherak kontatuko ditu. Kontakizunak testuingurua ematen dio taldeak jotzen duen musikari, eta horrela istorioan murgiltzeko aukera izango da. Euskal Herrian itsas-gizon ugari izan dira, eta horietako bat da ikuskizunaren izena hartzen duena. 1656an jaioa eta 1728 zendua, Gaztañetaren itsasontzian bidaia-tzeko aukera eskaintzen du eta ez dira faltako testu dramatizatu eta musika.

Hala, tripazko sokak, klabea, arku barrokoak, larruzko estalkiak eta barroko garaiko kriterio historikoekin interpretatutako musikak Antonio Gaztañetaren garaiko Mutriku herrira eramango du ikuslea, bidaiari ekiteko prest.

Azaroaren 8, 15, 22, 29

eta abenduko lehen igandean eskainiko dira kontzertu guztiak,

barroko musikari lotuak