Iturriotz auzoan kaleak berrantolatu dira
Ozentzio kale osoa aurrerantzean norabide bakarrekoa izango da eta 35 aparkaleku marraztu dira
- Iturriotz auzoko trafiko eta aparkalekuak berrantola-tzeko lanak eta margoketak egin dira azken egun hauetan, Oiar-tzungo Udalak jakinarazi duenez.
Konkretuki, Bidezarra eta Ozen-tzio kaleetan egin dira margoketak. Aparkalekuak markatu eta norabideak ere zehaztu dira.
Esaterako, Ozentzio kale osoa norabide bakarrekoa izango da aurrerantzean. Guztira, 35 aparkaleku markatu dira bi kale horietan.
Gainera, azkeneko asteetan, Oiartzungo Udalak margoketa eta mantenu lanak egin ditu Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Ugaldetxoko kaleetan oinezko eta ibilgailuen guneak zehazteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia