Irungo Alardeko Agintarien Batzordeak lehen bilera bat egin du
Topaketa modu telematikoan gauzatu zen eta bertan datorren urterako aukerak aztertzen hasi ziren
- Pasa den ekainaren 30ean ezohiko San Martzial egun bat bizi eta gero, Irungo Agintarien Batzordeak bere lehen bilera egin du aste honetan, ikasturtean zehar, urria eta ekaina bitartean, egiten diren ohiko bileren barruan. Beraz, jenerala, bere Estatu Nagusia, kapitainak eta partaidetza mugatutako unitateetako buruak modu telematikoan bildu ziren, Eusko Jaurlaritzaren aginduan COVID-19aren segurtasun neurriei buruz indarrean dagoen araudiarekin bat eginez. San Martzialeko Alardearen antolaketak hainbat ekitaldi, bilera eta izapide eskatzen ditu, ekainaren 30a baino lehen egin beharrekoak, eta aste honetakoa 2021erako lehen hartu-emana izan da. Batzordea hilero biltzen jarraituko da, telematikoki edo aurrez aurre (egoerak aukera uzten badu), datorren urterako sor daitezkeen aukera guztiak aztertzeko. Ildo horretan, Agintarien Batzordeak bere elkartasuna adierazi nahi izan zien krisi hau gehien pairatzen ari diren pertsonei.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Se invertirán 1,4 millones en la reforma de la cubierta del velódromo de Donostia
-
Detenidos dos jóvenes tras ser sorprendidos forzando la puerta de una vivienda para robar
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia
-
Comienza la renovación del asfaltado de la avenida de la Libertad de Donostia