Síguenos en redes sociales:

Urnietako aste honetako kultur agenda, bertan behera

Momentuz hurrengo ekitaldientzako ez da sarrerarik salduko eta erositakoak bueltatuko dira

- COVID-19 kasuek Urnietan izandako gorakada handia ikusirik, Urnietako Udalak aurreko astean harturiko neurriak gutxienez beste astebete luzatzea erabakia du. Beraz, UdazkeneanK ekimenaren barruan aste honetarako programaturiko kultur ekintzak ere bertan behera geratu dira.

Guztira hiru emanaldi zeuden aurreikusita, bi doakoak. Bestalde, Jimena, ¿Y ahora qué? musikalerako sarrera erosia zuten herritarrei dirua itzuliko zaie.

Pandemiaren garapena ikusita, ondorengo asteetako ekintzen sarrerak ez dira salmentan jarriko, momentuz.