Tipi-Topa, garai berrietara moldatuta
- Uda garaian, Udalak herritarren eta bereziki adineko pertsonen bizitza eta ohitura osasuntsuak mantentze aldera Lezoratu 1:1 ekimena antolatu zuen arren, oraingoan berriro heltzen dio Tipi-Topako ohiko formatuari; hori bai, garai berrietara moldatuta eta osasun eta segurtasun berme guztiekin.
Ildo horretan, orain arte bezala, ibilaldiak ostegunetan egingo dira bi txandatan, 10.45ean lehena eta 11.00etan bigarrena. Topagunea, aldiz, desberdina izango da; aurrerantzean, ibilaldiak Bekoerrota kiroldegiko Koldobike Gezala frontoitik irtengo dira eta baita bertan amaitu ere. Musukoa ibilaldi guztian eraman beharko da.
Udalak gogorazi du Tipi-Topa herritar guztiei irekia dela, nahiz eta bereziki 60 urtetik gorakoentzat eta aktibitate fisikorik egiten ez dutenentzat aurreikusita dagoen. Ibilaldietan parte hartu nahi dutenek ostegunean Koldobike Gezala frontoira gerturatu behar dira.
Tipi-Toparekin batera ere bueltan izango da Martxan +60 ekimena, adineko pertsonek ariketa desberdinak egiteko saioak, alegia. Koldobike Gezala frontoia izango da abiapuntua eta bertatik hasita, hilean behin parke osasungarrietara egingo da irteera eta beste hiruetan frontoian bertan egingo dira saioak.
Ikastaroak asteartero 11.00etan hasiko dira, eta gehienez hamabost laguneko taldean egingo dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El ajedrez juvenil se hace un hueco en las fiestas de Santa Ana del barrio Bolu de Bergara
-
La socialista Maider Lainez dejará su acta de concejal de Andoain
-
Arrasate mueve 'ficha' administrativa para la futura estación de autobuses de Zalduspe
-
EH Bildu muestra su preocupación por la “pérdida de carácter público” del muelle donostiarra