Debabarrenak bat egingo du Ondarearen jardunaldiekin
Doaneko ekintza bereziak izango dira Elgoibar eta Eibarko museoetan eta Dolmenen Ibilbidean
- Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatuta, hainbat ekintza izango dira datorren asteburuan Debabarrenean.
Larunbatean, errementaria eta abarkagilea zuzenean lanean ikusteko aukera izango da (11.30ean) Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan (izena emateko 943 748 456 zenbakira deitu). Era berean, Eibar, lana artea den tokia bisita gidatua egongo da (11.00) Armagintza Museoan (izena emateko 943 708 446 zenbakira deitu).
Igandean, 9-12 urteko haurrei eta beren familiei zuzendutako Dolmenen Ibilbidera bisita gidatua izango da (9.00). Izena emateko 690 720 264 zenbakira deitu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Autobuses nocturnos para acudir a fiestas de Urretxu
-
En Legazpi Olentzero y Mari Domingi empiezan a trabajar en septiembre
-
Un viaje psicodélico al corazón de la diáspora vasca en México de la mano de "Dejabu" en Azkoitia este sábado
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano