Margoketa lanak egin dituzte Oiartzungo auzoetan
Askok mugikortasunarekin zerikusia dute, hala nola, aparkalekuen berrantolaketa edo barandak txukuntzea
- Azken asteetan Oiartzungo Udala margoketa eta mantenu lanak egiten ari da zenbait auzotan. Margoketa lan hauetako askok mugikortasunarekin harreman zuzena dute: aparkalekuak, oinezkoentzako pasabide seguruak... Konkretuki bost auzoetan burutu dira lan hauek: Arragua, Elizalde, Gurutze, Iturriotz eta Karrikan.
Esaterako, Elizalde auzoan, Elorsoro kiroldegian elbarrientzako aparkelakuak margotu dira berriz eta Euskal Herria plazan ere motorrentzako 19 aparkaleku markatu zein bizikletak uzteko tokia berrantolatu dira. Elizalde eskolako larrialdi irteerako eskailerak ere margotu dira.
Iturriozko Ozentzio kaleko 26 eta 28 zenbakian plazako barandak ere txukundu dira, txuriz margotuta.
Karrikako Xabaleko plazan oinezkoentzako pasabideak eta espaloiak markatu dira, mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Auzoan dauden bi jolasparkeetan ere garbiketa lan sakonak egin dira.
Gurutzeko Bizardia plazan ere garbiketa lanak egin dira (jolasparkea eta bankuak), eta eserlekuen mantenu lana ere egin da (lixatu eta margotu).
Azkenik, Arraguako Makarraztegi poligonoan, aparkalekuak eta pasabideak markatu dira.
Udaletik jakitera eman dutenez, epe motz eta ertainean, antzeko mantenu lan gehiago aurreikusiak daude Arraguan, Elizalden, Ergoienen, Gurutzen eta Ugaldetxon.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Osasun Bidasoa llama a manifestarse contra el cierre de urgencias pediátricas en el Hospital del Bidasoa
-
La gira de Bruce Springsteen aterriza en Europa: Donostia cuenta los días
-
Más desfibriladores para velar por la salud de los lazkaotarras
-
Donostia, primera capital de la CAV declarada zona tensionada para paliar un problema de vivienda que empeora