- Sarek bultzatutako Izan bidea ekimenaren baitan, datorren larunbatean Arrasateko Udalatx eta Kurtzetxiki mendi tontorrak igoko dituzte. Lehenari dagokionez, Aita Menni ospitalean elkartuko dira 9.00etan, eta handik Udalako bidea hartuko dute. Kurtzetxikira joateko, ordea, Biteri plazatik abiatuko dira, 10.30ean. "Elkarbizitza, konponbidea eta bakea lortzeko preso eta iheslari guzti-guztiak gure artera ekartzea ezinbestekoa dela adierazi nahi dugu. Salbuespenezko legedia amaitu eta lege arrunta betetzeak lagundu egingo luke. Larri dauden presoak ere etxean nahi ditugu", azpimarratu dute antolatzaileek.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
