- Orioko Udalak Gazte literatur lehiaketa jarri du martxan. Aurtengoa 27. edizioa izango da. Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta hala egongo da arazoaren 13a arte. 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrek parte hartu dezake lehiaketan.

Ekimenaren helburua, idazteko zaletasuna suspertzea da bi herrietako bizilagunen artean.

Hiru lan onenak sarituko dituzte ipuinen atalean zein bertso edo olerkien atalean; 300 euro eskuratuko dituzte lehen saria jasotzen dutenek. 200 eurokoa izango da bigarren saria, eta hirugarrena, 150 eurokoa.