Hil bukaerako feria bihar itzuliko da Elgoibarrera
Baserritarren postuekin batera, Debabarreneko gaztagileen azoka izango da, 9.00etatik 13.00etara
- Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, hil bukaerako nekazal azoka bihar itzuliko da Elgoibarko erdigunera. Hori bai, COVID-19ak sortutako osasun egoeraren ondorioz, baserritarren postuak bakarrik jarriko dira eta elkarteek jartzen duten txozna eta haurrentzako tailerrak ez dira izango.
Dena den, biharko feriarekin batera Debabarreneko Gazta Azoka ospatuko da Kalebarren Plazan, 9.00etatik 13.00etara. Bertan Soraluzeko Egotza baserriko ahuntz gazta, Eibarko Sosola baserriko ardi gazta ekologikoa, Mallabiko Axeleku baserriko behi gazta eta Mutrikuko Goienetxe baserriko ardi gazta salduko da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cinco directoras presentarán sus películas en Tabakalera este mes de mayo
-
"Publikoa aI do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial