Auzolana herritarren kezkak eta ekarpenak jasotzeko
Administrazioaren eta auzoen arteko komunikazioa arina izan liteke hiri handi edo ertainetan, Hondarribian bezala. Izan ere, inguruneko udalerrietan hiritarrek udal gestioan parte hartzeko zenbait ekimen aurrera eramaten dira urtero; esaterako, Irungo aurrekontu parte-hartzaileak. Baina Hondarribiak ahultasun handi bat dauka honelako aktibitateak martxan jartzerako orduan: hiriak auzo elkarte gutxi ba-tzuk baino ez ditu. Beraz, udalerriko zenbait leku garrantzitsuk (Alde Zaharra, adibidez) ez dute bere auzotarren kezkak eta iradokizunak bideratzeko ordezkaritza bateraturik.
Hau jakinda, Abotsanitz udal taldeak dinamika berri bat abiatu nahi du udazken honetan, hondarribiarren kezkak eta eskaerak beraien ahotik ezagutzeko. Taldeko bozeramaileak, Igor Enparanek, atzo azaldu zuenez, Udalaren parte izanda, Abotsanitzen eguneroko jardueraren oinarria "herritarren beharrei erantzunak ematea" da, eta horretarako, aldez aurretik behar horiek ezagutzea funtzeskoa dela uste dute Abotsanitzetik.
Dinamika honen baitan, Hondarribiko zortzi auzo edo auzune bisitatuko dituzte taldeko zinegotziek: Puntala; Alde Zaharra-Zezen Plaza, Amute-Kosta; Portua; Muliate-Tximista-Biteri; Soroteta-Madalengain-Sokoa; Arkolla; eta Gornutz. Lehen edizio honek emaitza onak aurkezten baditu, taldearen intentzioa Abotsanitz Auzoka dinamika beste auzoetara zabaltzea da.
Aurtengo ekimenaren lanketa bi fasetan banatu du udal taldeak. Lehenengoa abuztuan hasi zen eta, dinamikaren berri emanez, auzotarrei iradokizunak egitea eskatu zieten taldetik. Orain, hiritarren erantzunak kontuan hartuz, zortzi auzune horietan bilera irekiak antolatuko dituzte Abotsanitzetik.
Lehendabiziko bilera datorren asteartean izango da, hilak 29, Puntalean, auzoko eskola zaharrean, arratsaldeko 19.00etan. Hurrengoak azarora bitarte programatuko dira, baina data zehatzak oraindik ez dakizkite Abotsanitzen: atzo salatu zutenez, EAJren udal gobernuak momentuz ez du erantzunik eman taldeak abuztuaren 25ean hiriko udal lokalak erabiltzeko egin zuen eskaerari.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines