Síguenos en redes sociales:

Usabal kiroldegian bi karpa jarri dituzte jende pilaketak ekiditeko

Helburura erabiltzaileek zein haurren gurasoek beharrezko segurtasun tartea mantentzea

Usabal kiroldegian bi karpa jarri dituzte jende pilaketak ekiditeko

- Usabalgo sarreran zehaztutako sarrera eta irteera protokoloek bertan zain egoteko eremua murriztu egin dute araudira egokitzeko egin diren aldaketak direla-eta. Bi karpa jarri dira kanpoaldean kiroldegian sor litezkeen jende pilaketak ekiditeko datozen egunetan hasiko diren ikastaroen atarian. Kiroldegira doazen bazkideen, erabiltzaileen zein gurasoen artean beharrezko segurtasun distantzia mantentzeko eta haien segurtasuna eta osasuna babesteko helburuarekin jarri dira.

Usabal kiroldegiak segurtasun protokolo zehatza dauka zehaztuta, legediak eskatzen dituen arauetara lotuta, eta beti ere erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Kiroldegira joaten diren guztiek jarraitu behar dute protokolo hori, koronabirusaren hedapena saihesteko.

Gogoratu dute, gainera, haurren igeriketa ikastaroetako hainbat mailatan lekua dagoela oraindik. Beraz, dagoeneko izena emanda duen norbaitek bigarren egun batean ere nahiko balu igeriketa ikastarora joan, horretarako aukera izango du (943 536 400).