Negozio baterako ideiak aztertzeko tailerra izango da Urola Erdian
‘Ideiatik enpresara’ ekimena hilaren 23an hasiko da eta interesatuek izena eman dezakete
- Negozio bat martxan jartzeko ideiaren bat duten Urola Erdiko bizilagunek proiektu horren azterketan lagunduko dion Ideiatik enpresara tailerrean parte hartzeko aukera dute.
Izan ere, langabetuen lan munduratzea sustatzea helburu duen Lanzituz, lan sozietateaksortuz programaren baitan antolatuta dagoen tailer horren 12. edizioa hilaren 23an jarriko da martxan eta parte hartzeko interesa duten herritarrek Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen agentziaren 688 601 299 telefono zenbakira dei egin edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz dezakete.
Formakuntza honek (Europar Fondo Sozialak finantziatzen du eta Euskadiko Lan Sozietateen elkarteak, Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Bazkundeak parte hartzen dute) bi asteko iraupena izango du eta parte hartzaileek negozio bat irekitzeko eman beharreko pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria sufrirá importantes afecciones por el paso de la Behobia
-
Hondarribia estrena dos máquinas para realizar trámites municipales
-
El PP pide al Gobierno de Donostia “austeridad” a través de su enmienda a la totalidad de los presupuestos de 2026
-
El FICAB de Irun celebrará sus bodas de plata la semana que viene