Anbulategi atzeko zubia itxita izango da gaurtik 25era Azpeitian
Hamar egunez pasabidea ezin izango da erabili "irisgarritasuna hobetzeko lanekin jarraitu ahal izateko"
- Azpeitiko Udalak atzokoan jakinarazi zuenez, Anbulategi atzeko zubia itxita izango da hamar egunez, beti ere, Urola ibaiaren alde batetik bestera igarotzeko erabiltzen den pasabide horren irisgarritasuna hobetzeko martxan dauden lanekin jarraitu ahal izateko.
Udaletik azaldu dutenez, "zubiaren irisgarritasuna hobetzeko obren baitan, ezinbestean, lehen faseko obrek aurrera egiteko zubia itxiko da astearte honetatik hilaren 25a bitartean". Hori dela eta, Udalak aurrez herritarrei sortuko zaizkien eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die.
Edonola ere, anbulategi atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du eta "urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez", irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lehen faseko lanak hasi ziren irailaren hasieran. Martxan dagoen obraren lehen fasea amaitu bezain pronto ekingo dio Udalak proiektuaren bigarren faseari.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia