Lazkaoko ikasgela zabalik, aforoa mugatuz
Astelehenetik ostiralera arratsaldez eskainiko da zerbitzua, liburutegiaren ordutegi berdinean
- Joan den martxoaren 14an itxi zuen Lazkaoko Udalak ikasgela, hain zuzen ere, itxialdia hasi zen garaitik. Orain, baina, neurri zorrotzak hartuz eta jarraibide berriak ezarriz, eremua zabaltzea erabaki dute.
Dudarik gabe, oso bestelakoa izango da zerbitzuaren itzulera: ordutegia murriztu egin da kudeaketa-kontrola errazteko asmoarekin eta aforoa %60koa izango da, erabiltzaileen arteko segurtasun distantziak bermatu ahal izateko.
Ordutegi berria honakoa izango da: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16.30etik 19.30era; liburutegiko berbera. Arduradun bat egongo da sarrera-irteeren kontrola eraman eta desinfekzio lanak egiteko. Bestalde, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantendu behar da; eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu eta musukoa erabili.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Aitzol Zugasti, ante la Víspera de San Sebastián: “Siento nervios en los días previos, pero después disfruto”
-
Las prohibiciones para la Izada (y la Arriada) de Donostia
-
Detenidas en Donostia por robar artículos que escondían en carritos de bebé
-
El lunes arranca la transformación del edificio Bonberia en Beasain