Jabekuntza Eskola, urratsak emanez
Bilera irekia egingo dute bihar, Ordiziako Barrena Jauregiko batzar aretoan, arratsaldeko 18.00etan
- Berdintasunaren aldeko pausoak ematen jarraitzen du Ordiziako Udalak, eta horren adibide da bihar arratsaldeko 18.00-etan, Barrena Jauregiko batzar aretoan izango den bilera irekia.
Hain zuzen ere, Jabekuntza Eskolari lotutako solasaldia izango da egingo dena. Horretarako, herritarren beharrak aztertuko dituzte, eta ondo zehaztu zeintzuk izan behar diren aurrera begira eman beharreko pausoak, betiere begirada feminista batekin eta berdintasunaren aldeko apustu erreala eginez. Horregatik, antolatzaileek deialdia egiten die herritarrei bilerara gerturatzeko eta haien ekarpenak egiteko eta iritzia emateko, "elkarren artean osatutako proiektua" izan dadin Jabekuntza Eskola.
Jakinarazi dutenez, zaintza zerbitzua eskainiko da halakorik ez dutenentzako.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Beñat Irazustabarrena, medalla de plata de SpainSkills 2024, en la especialidad de Soldadura
-
El Ayuntamiento de Oñati deberá readmitir a un empleado o compensarle con 30.000 euros
-
Zuhaitz Gurrutxaga apadrinará la Carrera Contra el Cáncer de Donostia
-
La arqueóloga Amaia Arranz reivindica el rol de la mujer en la transición a la agricultura