Osasun arauak gogoraraziko dituzte gaur Hondarribian
Dinamizatzaile talde batek ostalaritza sektorera bideratutako sentzibilizazio kanpaina bat abiatuko du
- Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko dinamizatzaile talde batek Hondarribiko erdigunea bisitatuko du gaur COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar diren neurri higieniko-sanitarioak modu egokian bete behar direla gogorarazteko helbururarekin. Dinamiza-tzaileek eguerdiko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara egingo dute lan eta denbora tarte horretan herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea izango dute xede; batez ere, musukoaren erabileran, distantzia soziala bermatzeko irizpideetan edota eskuetako garbitasunean. Kanpaina adin tarte guztietara zabaldu nahi bada ere, gazteengana iristeko ahalegin berezia egingo dela iragarri dute. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza
-
Recuperación y memoria en Angiozar: presentación del recorrido por las trincheras y 'Munaortuko bunkerra'
-
Aena anuncia reformas en el aeropuerto de Hondarribia en su plan 2027-2031
-
Zarautz reunirá este sábado a 570 triatletas en el popular Bik Tri Marmarra