20.000 euroko aurrekontua izango du Gazteria saileko dirulaguntzak
- Laguntza lerro honen helburua, Zarauzko udalerriko irabazi-asmorik gabeko gazte edo gizarte elkarteei laguntza ematea da. Guztira, 20.000 euroko aurrekontua izango da.
Eskaera egiteko beharrezkoa izango da erregistroan inskribatuta egotea eta, IFZ izatea. Bere jarduera, nagusiki, Zarauzko udalerrian garatu beharko du. Aldi berean, laguntza hau jasotzeko bete beharreko beste baldintzetako bat gazte zarauztarra izatea da, eta jarduera guztiak euskaraz egitea.
Udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarau-tzen ordezkaritza ofizialik ez izan. Hala ere, Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez duten elkarte edo erakundeek urte osoko programazio bat eskaini beharko dute Zarauzko herrirako, zarauztar gazteei soilik eskainitakoa, eta hilero gutxienez bi jarduera izango dituena; gainera, eskatzaileen ordezkariak (Zuzendaritza Ba-tzordea) zarauztarrak izango dira, eta 18 eta 30 urte bitarte edukiko dituzte.
Ekimen puntualak egiteko asmoa duten herritarrek ere aurkezteko aukera izango dute, nahiz pertsona fisiko edo juridikoak izan nahiz publiko edo pribatuak izan. Kasu honetan nahikoa izango da eskatzaileen bi herenek edota eskatzaileak (bakarra denean) 14 eta 30 urte bitarteko adina izatea eta Zarautzen erroldatua egotea azken hiru urtean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Que se anden al loro en Donostia y en Azpeitia, que los legazpiarras vienen pegando fuerte
-
Una sentencia obliga a BPXport a aplicar subidas salariales del 16,3% en el polideportivo de Zarautz
-
La Semana del Empleo de Irun ofertará 380 puestos de trabajo
-
Oñati, punto de encuentro arqueológico desde este miércoles