Gizarte Zerbitzuentzat bulego berri bat zabalduko laster Lezok
Donibane kaleko lokala handiagoa da eta datorren astean burutuko da lekualdaketa
- Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak bulego berria izango du laster. Izan ere, udal Gobernuak hauteskunde programan jasotakoari jarraiki, lokal handiago bat egokitzeko lanak egin ditu gizarte langileek lana egin edota herritarrak artatzeko espazio gehiago izan dezaten. Eta hori da hain zuzen helburu nagusia: Gizarte Zerbitzuen sailak duen espazio premiari erantzuna ematea eta gizarte langileei espazio handiagoa eta egokiagoa eskaintzea.
Gauzak horrela, bulego berria Donibane kaleko 16. zenbakian kokatuko da eta azken ukituen faltan, datorren astean zehar burutuko da lekualdaketa. Hala, lekualdatutakoan bertan artatuko dira herritarrak, baina COVID-19aren inguruko neurriak mantenduz, aurretik hitzordua hartu beharko da. Harremanetarako kontaktuak, halaber, berdina izaten jarraituko du: gizartezerbitzuak@lezo.eus posta elektronikoa edota 943 521 094 telefonoa.
Amaitzeko, aipatu sailak gaur egun udaletxean duen lekua gainerako udal sailen artean birbanatuko da bakoitzaren beharren arabera, Udalak esan duenez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos