Esfortzu-eskolak jarri dituzte martxan Orion
Euskara maila hobetzeko asmoz, 45 gazte eskolak jasotzen ari dira uztailan zehar
- Orioko Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefor-tzu eskolak jarri dira martxan hilabete honetan. Ekimen honen helburua, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzea da.
Astean hiru orduz hartzen dituzte klaseak, goizean. Herriko bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, taldetan banatuta, adinaren eta euskara mailaren arabera. Aurten, gainera, “konfinamenduak areagotu egin da errefortzu eskola hauen premia etxean euskararik jasotzen ez duten ikasleengan”, azaldu dute Udaletik. Horregatik, ahalegin handiagoa egin du Udalak eta inoiz baino gazte gehiagori ematen ari zaio zerbitzua: iaz bi taldek jaso zituzten errefortzu-eskolak, eta aurten, berriz, bost talde dabiltza: 45 gazte, guztira.
Osasun eta segurtasun-neurriak medio, kultur etxeko areto nagusian jasotzen dituzte gazteek eskolak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones