Semaforoak kontrolatzen du trafikoa Idiazabalen
'Oinezkoen eguna' ospatzen da asteburuetan, Kale Nagusia itxitz eta bertan terrazak jarriz
- Itxiladiko ekimena izan zen Idiazabalen Kale Nagusia itxi eta bertan dauden tabernei errepidean terrazak jartzeko aukera. Itxialdiaren ostean ere eutsi egin diote ekimenari, eta orain semaforo bat jartzea erabaki dute trafikoa kontrolatzeko asmoarekin, izan ere, Ugarkaondo etxearen parean trafiko arazoak izan dira azken aldian; frontoi zaharretik Zigor auzora pasa-tzea debekatuta egon den arren, auto asko pasa dira bertatik okerreko noranzkoan.
Hori dela eta, atzo arratsaldeko 17.00etan jarri zuten bertan semaforoa eta igandeko 23.00ak bitartean egongo da erabilgarri, Ugarkaondo pareko trafikoa erregulatzeko. Idiazabalgo Udalak ohar bidez azaldu du Kale Nagusiaren itxiera"aldi baterako hartutako neurria" dela, baina izan duen harrera ona ikusita irailean Oinezkoen Egunak ekimenaren baloraziorako partaidetza prozesua jarriko dutela martxan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia