- Mutrikuko Beheko Plazak merkatu txikiaren edizio berri bat eta gazta azoka hartuko ditu bihar (9.00etatik 13.00etara bitartean). Hori dela eta, herriko zein eskualdeko produktuak eskuratzeko aukera paregabea izango da bihar Mutrikun.

Merkatu txikian Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak eta Zortziko eztia erosi ahalko da eta gazta azokan, berriz, Goienetxe, Mausitxa eta Sosolako ardi gazta, Egotzako ahuntz gazta eta Axelekuko behi gazta. Gainera, bertaratzen direnek gaztagintzari buruzko zalantzak argitu ahalko dituzte.