Merkatu txikia eta gazta azoka egongo dira bihar Mutrikun
Baserriko produktuak, eztia, landareak, mermeladak eta ahuntz, ardi eta behi gaztak erosi ahalko dira bertan
- Mutrikuko Beheko Plazak merkatu txikiaren edizio berri bat eta gazta azoka hartuko ditu bihar (9.00etatik 13.00etara bitartean). Hori dela eta, herriko zein eskualdeko produktuak eskuratzeko aukera paregabea izango da bihar Mutrikun.
Merkatu txikian Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak eta Zortziko eztia erosi ahalko da eta gazta azokan, berriz, Goienetxe, Mausitxa eta Sosolako ardi gazta, Egotzako ahuntz gazta eta Axelekuko behi gazta. Gainera, bertaratzen direnek gaztagintzari buruzko zalantzak argitu ahalko dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un vecino de Lezo, herido en el encierro de Tafalla
-
Tragedia familiar: muere una menor en un accidente con cuatro heridos en Soraluze
-
Hendaia se moviliza contra el aeropuerto de Hondarribia: cambiar vuelos o cerrarlo
-
Gipuzkoa pide al Gobierno central redoblar esfuerzos ante el aumento de personas solicitantes de asilo