Errenteriak larrialdirako laguntzak eman ditu
Ekuador, Chios uhartea eta Palestinak jasoko dituzte pandemiaren kalteak leuntzeko
- Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioetarako bideratua duen dirulaguntzaren zati bat eman du COVID pandemiak eragindako kalteak direla eta. Bata, Ekuadorreko komunitate indigenei bideratuko zaio, herriko Mikelazulo elkartearen bidez. Bestea, Greziako Chios uhartera zuzendu du, hain zuzen ere, Salvamento Marítimo elkartearen bidez. Eta, azkena Palestinako errefuxiatuak babesteko, haurrak eskolara joan gabe ikasten segi dezaten eta osasun arreta emateko.
Hiru laguntzak COVIDaren pandemiak eragindako ondorioak edota horren prebentziorako izango dira, bakoitza bere eragin esparruan arituko bada ere. Bitaminak, garbitasunerako produktuak, botikak eta mediku tresnak erosiko dira eta osasun koordinatzaileak, psikologoak eta itzultzaileen lana ordainduko da.
Elkarte bakoitzari 3.000 euroko ekarpena egin zaio.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un vecino de Lezo, herido en el encierro de Tafalla
-
Tragedia familiar: muere una menor en un accidente con cuatro heridos en Soraluze
-
Hendaia se moviliza contra el aeropuerto de Hondarribia: cambiar vuelos o cerrarlo
-
Gipuzkoa pide al Gobierno central redoblar esfuerzos ante el aumento de personas solicitantes de asilo