Síguenos en redes sociales:

Usurbilek kiroldegiko abonuaren zati bat itzuliko du

Datozen egunetan hasiko da dirua bueltatzen eta hil bukaerarako ordainketa guztiak egingo dira

- Usurbilgo Udalak jakitera eman duenez, datozen egunetan hasiko dira itzultzen kiroldegia itxita izan den aldiko abonamenduen zatia.

Hiru hilabetez egon da itxita kiroldegia, eta zati horri dagokion dirua jasoko dute erabiltzaileek. Uztaila amaitzerako ordainketa guztiak eginda izatea aurreikusten da.

Konfinamendua martxan jarri eta gutxira iragarri zuen Udalak ez zuela kobratuko itxialdiagatik eman ez diren zerbitzuengatik, tartean, kiroldegiko abonamendu eta ikastaroengatik.

Duela bizpahiru aste ikastaroen itzulketa hasi zuen. Eman ez ziren orduen zati proportzionala jasoa dute dagoeneko erabiltzaileek. Abonamenduen kasuan, hamabi hilabetekoa izaten da, eta hiru hilabetez itxita izan denez, ordaindutakoaren laurdena jasoko dute erabiltzaileek. Abonamendu motaren araberakoa izango da jasoko duten kopurua.